Plastilina urdina

Fernando de Vicenteren koadroek

erabilitako plastilina ekartzen didate gogora.

Kolore bera dute, eta baita ere, usain bera.

 

Etxean plastilinak gutxi irauten zuen.

Hasieran ez genuen kolorerik nahasten.

Polita zen, baina ez zuen jolasteko balio.

 

Nik nahiago nuen zikina zegoenean.

Edozein irudi sor zitekeen bertatik:

hala arrain abisala nola hostorik gabeko

 

zuhaitza ilargi beteko gauean.

Fernandoren koadroetan ere

irudiak bat-batean sortzen dira.

 

Eraikizun dauden lanak dira,

bukatugabeak, ez dute sinadurarik.

Haurrek ez dituzte beren marrazkiak izenpetzen.

 

 

Plastilina azul

Los cuadros de Fernando de Vicente

me recuerdan a la plastilina usada.

Tienen su color, incluso huelen como ella.

 

En casa, la plastilina limpia duraba muy poco.

Al principio no mezclábamos los colores.

Era bonito, pero no podías jugar con ella.

 

A mí me gustaba más cuando ensuciaba.

Podría surgir cualquier figura de ella:

Un pez abisal, un árbol sin hojas.

 

en una noche de luna llena.

En los cuadros de Fernando

las figuras también surgen de repente.

 

Son obras en construcción,

inacabadas, no llevan firma.

Un niño nunca firma sus dibujos.

 

 

 

KIRMEN URIBE

 

                 Ir a "HUSTUKETA BAT, OKUPAZIO BAT! / UN VACIAMIENTO, OTRA OCUPACIÓN!"

 

 

 

www.beittu.net